12.9.16

Lehendabiziko astea by Andrea Ibarra

Astelehen gauean, jadanik asteartea, denak elkartu ginen ikastolan. Autobusera igo ginen gogotsu, eta bidaia abestuz egin genuen lorik egin gabe. Behin Madriden, ordu batzuk iraun ostean, hegazkina hartu genuen. Azkar pasatu zen hitzeginez, pelikulak ikusten eta batez ere lo egiten. Begiak ireki nituenerako estatu berri batean negoen. Autobus bat hartu genuen eta lehotik liluraturik begiratuz gure eskola berrira iritsi ginen. Berehala ezagutu genuen gure neska edo mutila lehenago beraiekin kontaktuan jarriak ginelako. Ikaragarri ongi tratatu gintuzten lehenengo momentutik, beraien lagun minak bagina bezala. Ni eta beste bi lagunei jatetxe batera eraman gintuzten, non ikaragarrizko plater handi eta garestiak afaldu genituen. Ikaragarri polita zen eta kristaletik begiratuz itsasoa ikusi ahal zenuen. Gure hiru neskak ikaragarri jatorrak ziren eta oso ongi eraman ginen lehenengo momentutik, maiz elkar ulertzen ez genuen arren. Etxera joan ginen eta ikaragarri liluratuta geratu nintzen; etxe guztiak bezala, kanpotik begiratuta oso polita zen, bat behin sartuta... Ikaragarrizko sarrera, frigoak botoi bateri emanez gero ura botatzen dutenak, pareta bezslako telebistak kuarto bakoitzean... Txakurrek ere berehala txupatu zidaten hanka, harrera ona emanez (nik uste). Hibuprofenoa hartu eta ohe ( ikaragarri handira) joannintzen.
Goizeko sei terditan norbaitek nire kuartoko atea jotzen ari zuen; nire inglesak. Altxatu, dutxatu, eskolarako arropa, hau da, galtza luzeak  eta eskote eta tirante gabeko kamiseta luzea jarri nituen, sukaldera joan eta muffinak zeuden; ondoan marrubiak, nata, chokolatea... zeuden, eta kilo batzuk loditzea erabaki nuen, denetarik janez. Horregatik uste dut beraiek bezain beste jaten nuela pentsatu zutela eta egunaren bukaeran nire motxila janariz bete betea zegoen. Eskolara joan ginen lehenengo aldiz eta geroz eta gehiago sentitzen nintzen pelikula batean. Neska eta mutil ilehori behi urdinak, miss eta misster deituriko Irakasleak, takillak ... Dena ikaragarri handia. Klasera sartu eta mundu guztia bere iphone eta iPad arekin zegoen; oraindik ez dut ezagutu inor biak ez dituena , eta gainera guztiak iphone 5stik aurrera; bakarrik neska bat zegoen iphone 5carekin (baina gero esan zigun hori zuela bere 6a ozeanora erori zitzaiolako). Megafonoa entzun zenean amerikar himnoa entzun zen eta guztiek eskua bihotzean zutela, klasean dagoen banderari begiratuz, abestu egin zuten (beraiek imitatzen saiatu nintzen baina ondokoak esan zidan kentzeko ezker eskua eskuinekoa zela)... Honen ostean , gurutzeari begiratuz, errezatu zuten. Gure lehenengo klasera joan ginen, matematika zena. Honen ostean gaztelerara eta orduan bazkaltzeko ordua zen, hau da, patio ordua( Ez nuen ia ezer jan oraindik gosaria tripan nuelako eta gero gosez ibili nintzen afaltzeko ordua arte) beste klase bat egin genuen eta besteek azkenkoa egiten zuten bitaryean gu elkartu ginen. Oso ongi portatzen dira eta isilak dira, klaseak ongi eman daitezke eta jokuak egin daitezke. Hori bai, guztiek hemen ikasi Nahi dugu gure ikuspuntutik ez dutelako ezer egiten; gogorrena matematika zen eta guk duela bi urte egin genuena ematen ari ziren (eta hala ere kostatzen zitzaien) nire lagun batek (letrak egiten dituena) fisika eta kimikako szterketa erraz egin zuen (inoiz asignatura hori ikasi ez duen arren) beste klaseetan jolasak, poemak.. egiten zituzten. Pila bat gustatu zait ikasteko modua; ez dituzte gauzak buruz ikasi behar, jolasen bidez eta hitzeginez egiten dute dena; ez dituzte apuntesk hartu behar; ikastolako webgunean dute dena; gauza produktiboak egiten dituzte klaseetan; adibidez badago klase bat publik speacking deiturikoa, non jendearen aurrean nola hitzegin ikasten duten (nik eta nire lagunak lehenengo egunetik beraien aurrean hitzegin genuen eta Irakasleak eskatutako gauzak egin eta liluraturik geratu ziren, bihar beraien aurrean abestea eskatu digute) . Jendeak berehala hitzegiten dizu, guztiak oso jatorrak dira. Irakaslearekin harreman ona dute eta ez zaie erantzutea burutik pasatzen. Klase guztien aurretik errezatzen dute. Niretzak ikaragarri polita izango litzateke eskolara joateko gogoa izatea, hemen bezala. Baina benetan hoberena eskolatik kanpo itxoiten gintuen; ikaragarrizko kotxe automatikoetan lagun guztiak musika atpe jarrita, leku guztietara joaten gara. Gauean ezik, ez gaude etxean. Alde batetik bestera joaten gara; lagunen hockey entrenamientoa ikustera, gero fútbola ikustera, kontzertuetara, bolerara, beraiek dituzten yateetara ... Guztiek kirolen bat egiten dute eskolan; ezagunena fútbol amerikarra da, non partidoetarako mozorratu egiten garen. Lekua ikaragarri polita da; klaseak guztiz apainduak daude, loreak zuhaitzak etab oso berdeak dira eta beti dugu atzean itsasoa; askok etxea itsasoaren parean dute eta azpian beraien txalupak, surf tablak... Dituzte. Dena pelikuletan bezala (nik ez nuen uste benetan horrelako gauzak hemen normalak zirenik)
Pentsatzeko moduari begira ere dena oso oso ezberdina da; eskolan ez dituzte palabrotak esaten, bada ez pada norbaitek entzuten duen; edan eta erre egiten dute baina oso ezkutuan; durarik gabe iruñan askoz normalagoa da, jendea ez da ezkutatzen. Guztiek sinesten dute eta familia guztiak eskuin alderdikoak dira; ikusi dugu gure adineko jendea donaltrump-en kamisetekin eta guzti. Guztia eskolara murrizten da, ez dituzte lagunak eskolatik kanpo eta ez dute kirolik egiten eskolatik kanpo. 
Egia esan banekien gauzak ezberdinak zirela baina inoiz ez nuen pentsatu horrelako bizitzeko modu hain ezberdinak zeudela munduan zehar. Benetan inglesaz aparte (pila bat ikasten ari garena) askoz gehiago ikasten da eta burua pixka bat gehiago irekitzen da. Ez da ezta aste bat pasa eta hemengoa sentitzen naiz, durarik gabe denbora aaaaskoz gehiago geratuko nintzateke.

No hay comentarios: