Kaixo guztioi!
Gaur, St. Mary's-eko irakasle batek, gonbidatu gaitu field trip batera, baina bakarrik 5 plaza zeudenez gero, Borja, Haizea, Leyre, Heiko eta ni, Nerea, joan gara.
Triparen helburua uraren propietateak aztertzea eta animaliak ezagutzea izan da, guzti hau, itsasontzi baten barruan egin dugu. Lehenik, denek elkarrekin bela altxatu dugu eta itsasontzia mugitzen hasi da, ondoren klasea 4 taldeetan bereiztu dute, eta talde bakoitzari zeregin bat eman diote, gure kasuan, ph aztertu dugu eta ondoren, informazio guztia bildu dute taula batean.
Geroago, ostrak, karramarroak eta arrainak arrantzatu ditugu, berian berezitasunak azaldu dizkigute eta azkenik, bueltatu ditugu uretara.
Azkenik, bela bildu dugu eta tripari amaiera eman diogu.
Oso interesgarria izan da, gauza asko ikasi ditugu eta aurreko kurtsoan ikasitakoa berpasatu dugu!
No hay comentarios:
Publicar un comentario