McNamara eskolan lehen eguna: eskolan sartu eta pelikula batean geundela pentsatu genuen: pasillo luzeak jendez beterik (denak uniformez jantzita), kafetegia, liburuak sartzeko armairuak... Lehenengo klasean sartu eta dena Estatu Batuetako banderaz beteta zegoen. Klasea hastean, harritu gaituen gauza bat gertatu da: denak altxatu eta otoitz egiten hasi dira,gero, eskua bularrean jarri eta Estatu Batuetako banderari otoitz egiten hasi dira. Bukatzean klasea hasi da. Klase batzuk ondoren, kafetegira joan gara. Kafetegia jendez beteta zegoen eta pelikula baten antzekoa ematen zuen: lagunak elkarrekin elkartzen dira bazkaltzeko eta hitz egiteko. Gero, denak otoitz egin eta self-service antzekoan bazkaldu dugu.
Ondoren eskola ikertu dugu eta instalazioak ikusi ditugu: saskibaloi pista, soccer zelaia, amerikar futbol zelaia... Baita ere, konturatu gara jendea oso jatorra dela hemen. Espero eta uste dugu oso ongi pasako dugula eskola honetan. 
No hay comentarios:
Publicar un comentario