Bidaia goizera goiz hasi ginen. Batere lorik egin gabe, maletak autobusera sartu, era goizeko ordu bietan abiatu ginen Atarrabiatik hitz egiten, musika entzuten eta abesten Madrilera iritsi ginen. Bost orduko bidaia utzi genuen atzean, baina zortzi orduko beste bat genuen esperoan. Trasteak fakturatu, pasaportea erakutsi, eta hegazkinera sartu ginen. Bidaia hura oso luzea egin zitzaigun. Batzuk ez genuen loa hartu eta filma ugari ikusteko denbora izan genuen. Euskal herriko 20:00 etan gutxi gora behera iritsi ginen Washington era. Aduanako poliziak galderak egin ziguten AEB-n sartu aurretik, baina azkenean, helmugara iritsi ginen. Beno ez. Beste autobus bat hartu behar izan genuen gure eskoletara josteko. 40 minutu batzuk, eta ordu eta piko besteak. Oso nekatuta geuden, 34 ordu jarraian esnaturik, baina azkenean, eta orain bai, Annapoliseko (Maryland) St.Marys eskolan ginen dagoeneko.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario