

Gaur astelehena, irailak 20, 8:30etan autobusa eskolan hartu eta Mount Vernonera abiatu gara. Han bertan autobusak utzi gaitu eta sartu garenean emakume batek Mount Vernoni buruz zenbait gauza azaldu dizkigu. Mount Vernon, George Washingtonen (Estatu Batuetako lehen presidentea)
jaiotetxea da. Mount Vernonen, bere emaztea eta bere emaztearen semeak bizi ziren.
George Washingtonen etxeak eta lorategi guztiek, 3000 futbol zelaien tamaina dute. Etxea, oso koloretsua da barrutik . Logela bakoitzak kolore desberdinak eta biziak ditu.
Ondoren, Old Town Alexandriara joan gara. Alexandrian bakoitza gure kabuz ibili gara eta zenbait erosketa egin ditugu.
Alexandria EEBBko hiri garrantzitsuenetakoa izan zen, baina gaur egun Washington DC da. Arratsaldeko lauetan denok berriro elkartu gara eta autobusak eskolara eraman gaitu gure familiarekin elkartzeko.
ANDREA ETA LOREA!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario