15.9.10

ASTEARTEA 14

Asteartea 14:
Gaur goizean ez zen ikastolarik Washingtonen, izan ere, gaur hauteskundeak ziren. Esnatu eta etxetik aterata, mexikar batera joan gara bazkaltzera. Esango duzue “Ah! Mexikar batera, ze ongi!”, baina ez...Abisatuta zaudete, ez da komenigarria osasunerako U.S.An Mexikar batera joatea bazkaltzera. Jatetxea ongi zegoen, baina janaria oso "spicy " (pikantea) zen. Asko pentsatu ondoren, ondorio batera ailegatu gara:ez dugu inoiz gehiago, baina inoiz ez, mexikar bat zapalduko Irunan ez bada. Izan ere, han aukeratzeko ba dago ,"spicy" edo ez "spicy" , baina hemen ez! Bi edo hiru baso ur edanez, handik atera gara denda batzuetara . Lehenik, Harley Davidson denda batera joan gara, zelako motorrak!! G ero beste bi edo hiru denda gehiago bisitatu ditugu . Etxerako bidean , ilunabarra ikusi dugu eta geldialditxo bat egin dugu bozkatu ahal izateko. Botoa eman ondoren, etxera abiatu gara eta Basque Countryko afari bat egin diegu. Eta hori da guztia! TODAY WE HAD A LOT OF FUN!:)
Irati Etxauri eta Oihane Bello.

No hay comentarios: