20.9.08

MUSEOTIK-MUSEORA

Ostirala 19, Washingtonen egon ginen museoak ikusten. Bi taldetan banatu ginen, ikusi nahi genituen gauzen arabera. Gu, Inaki eta Jaionerekin joan ginen, eta beste batzuk Izaskunekin.

Lehenengo, International Spy Museum ikusi genuen. Hau, espiek egiten dituzten gauzei buruz zihoan. Asko gustatu zitzaigun, haiek egiten dituzten teknikak egin ahal izan genituelako. Adibidez, aire hodi batean zehar ibili, pertsona baten begiak ikusiz bere adina, lana, jatorria... asmatu eta pertsona baten irudia emanez, pertsona hori bera baina mozorratua bilatu... oso ongi egon zen, merezi izan zuen 16$ ordaintzea, jakinda Washingtonen zegoen ordaintzeko bakarra zela.

Gero berririo bereizi ginen, Jaionerekin, National Museum of Natural History bisitatu genuen, Inakirekin National Air & Space Museum ikusten zuten bitartean. Jaionerekin joan ginen. Museotik hurbil zegoen banku batean bazkaldu genuen, eta gero sartu ginen. Oso handia zen. Animali disekatuak zituen, dinosauru hezurrak ere bazeuden, eta mineralak eta harri bitxiak ere ikusi genituen. Tximeleten gela itxia zegoen joan ginenean. Dena oso ongi egon zen, eta argazkiak atera ahal izan genituen.


Aiziber eta Irene.

3 comentarios:

Anónimo dijo...

kaixo!!
Amaia eta Itxaso M. gara!!
primeran pasatzen ari dugu washingtonen!!! baina oso denbora gutxirako etorri gara.... emengo oiturak oso bereziak dira baina oso gustokoak ditugu!!iristerakoan kontatuko dizuegu!!!

pila muxu!!

Anónimo dijo...

holaa !
Yo soy muy alegre ustedes vino a nuestro escuela. Es era divertido cuando tu eran a nuestro futbol partido en martes. Yo esperanza ustedes tienen es buen tiempo ! :]

- Shannon

Hi !
I'm very happy you all came to our school. It was fun when you came to our soccer game on tuesday. I hope you all are having a good time ! :]

- Shannon :D

Anónimo dijo...

Tenga una espalda segura del viaje