22.9.08

Gaurko eguna

Gaur, irakasleekin egon ondoren, bakoitza bere Amerikarrarekin joan da. Irantzu ta biok Psikologiako klasea izan dugu eta gurekin Izaskun eta Jaione etorri dira. Klasean, pixka bat errepasatzeko, aurreko egunean egin genuenaz hitz egin dugu, nahiz eta gai berriak ere eman ditugun. Orain ematen ari duguna baldintzak dira. Badaude hiru baldintza:
1- Baldintza Klasikoa (classical condition)
2- Baldintza Operatiboa (operant condition)
3- Eredu Baldintza (modeling condition edo social learning)



3. baldintzaren barruan bi gai desberdinak daude:

1-Imitazioa eta Behaketa ikasketa-prozesua (Imitate and Observational Learning)
2-Desinhibizazioa (Disinihibition)


Honen guztiaren teoria azaldu digu baina azaltzerakoan, errealitateko ereduak jartzen zituen. Adibidez, Eredu baldintzakoa: lehen aldiz meza batera joaten bagara, eta ez dakigu zer egin behar den noiz, gure inguruan dauden pertsonek zer ari diren begiratzen dugu eta gero gu berdina egiten dugu. Baina berak, irakasleak, egiten zuen eredua. Nere iritziz oso irakasle ona da, gainera bere klaseetan barre asko egiten dugu.

1 comentario:

INGELESMINTEGIA dijo...

Ikusten dugunez denetarik egiten ari zarete eta pentsatzen ez zenutena ere ikasten ari zarete, psikologia etab. Oso gutxi gelditzen zaizue etortzeko beraz probextu azken egun hauek eta gorentziak han zaudeten guztioi!

Hemengo hizkuntza irakasleak.